Ontzi itxi bat dauka irekitzen den estalki garden batekin. Bertan sartzen da zukutu beharreko fruta. Hondoan metalezko disko bat dauka eta biraka hasten da aparailua martxan jartzen denean. Estalkian dagoen zulotik fruta pieza bat sartzen da eta disko baten kontra bultzatzen du; horrela, fruta txikitzen du, azkenik, zukua eta mamia isurbidetik ateratzen.
Material termoplastikoz egina dago tresna osoa, diskoa ez-ezik (xafla metalikoz egina dagoena) eta elementu elektrikoak izan ezik. ABS materialez ziurrenik egin ziren lehenengo aparailuetako bat izan zen. Benetako berritasuna izan zen; izan ere, aparailu hau merkatuan agertu baino lehen bakarrik laranjak eta limoiak zukutu zitezkeen. Oso ezaguna izan zen bere garaian. Hau dauka idatzita: Tipo S 55. Made in Switzerland 220 / 320 W.
Neurriak: 18 x 21 zm
Marka: Marka ezabatua erabileragatik
Fabrikatze urtea: 1970 ±